ES | EU | EN
Gobierno Vasco

 

15 GALDERA LOTSAGABE
15 Galdera Lotsagabe

 

 

IRAKURLEEN TXOKOA
Irakurleen Txokoa

 

 

ARGAZKIAK

 

 

 BIDEOAK

Institutuko Bideoak

 

 

ALDIZKARIA

 

 

 

 

 


Hezkidetza Formakuntza Ianire Estebanezen Eskutik

Anaitasuna BHIko ikasle eta irakasleek hezkidetza formakuntza bat izan zuten Ianire Estebanez adituaren eskutik. Formakuntza hau institutuko Hezkidetza Proiektuaren barne sartzen da.

Ianireri buruzko informazio gehiago: http://minoviomecontrola.blogspot.com.es/

Ate Irekiak Ermua BHIn

3.DBHko Ikasleak Bilbon

Pasa den ostegunean gure 3. mailako ikasleak Bilbon izan ziren EITB eta Arte Ederretako Museoa bisitatzen. Eguraldia ez zuten guztiz lagun izan baina egun ederra pasa zuten!

3.DBHko Irteera

2.DBHko Irteera: Plangintza eta Oharrak

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

Martxoaren 8a

Ebaluazio Diagnostikoa

Evaluación Diagnóstica

Ermuko udalak antolatuta, Bilgunea

Urtero bezala, laister martxan jarriko dira "Bilgunea: gurasoentzat eta gizarte hezkuntzako teknikarientzat" programaren saioak.

 

Informazio guztia, HEMEN.

 

Izena emateko azken eguna,  urtarrilaren 16an izango da.

June Aranberria Allende Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportai lehiaketaren irabazle!

June Aranberria Allende IES Anaitasuna Ikastola BHI-ko  1.mailako ikaslea 2014-ko XXI. Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportai lehiaketaren irabazlea izan da “SORMENAK DAKARRENA OROIMEN EZAK DARAMA” lanarekin!

Ermuko gazte eta helduen artean komunikazio idatzia euskaraz zuzen ez ezik txukun eta egoki ere egiteko gaitasuna bultzatzea da sari honen helburua.

Parte hartzeko adin araberako bi modalitate izan dira, June Aranberria-k Lehen modalitatea: Lehen Hezkuntza 3. mailatik 6 mailara arteko ikasleei eta DBHko 1 eta 2. mailako ikasleei dagokiena irabazi duelarik.

Zorionak June!!!

 

 

 

2., DBHkoak Alkoholaren Prebentzioaz Erlazionatutako Antzezlanean

Pasa den astean gure 2.DBHko ikasleak Ermuko Antzokian izan ziren Alkoholaren Prebentzioa lantzeko Peter Roberts mimoak egindako antzezlana ikusten. Eitbko kamarak ere han egon ziren eta jarraian ikusgai duzue Gaur Egunen agertutakoa.

Argazkiak "Argazki Galerian" dituzue ikusgai.

Gazteleraz, Teleberrin, HEMEN.

Zientzia Astea

Aurten ere DBH 3ko ikasleak Bilboko alhondigan ospatu den “Zientzia Astea” jardunaldietara joan dira. Bertan,  zientzia eta teknologia ez direla batere aspergarriak ikusteko aukera izan dute, sorpresaz beterik daudela eta eguneroko bizitzan gure begien aurrean ditugula. Tresna zientifikoak erabiliz, elementu desberdinekin esperimentatuz, fenomeno batzuk nola sortzen diren ikasiz, zientzialariekin hitz eginez eta beraiei nahi dutena galdetuz deskubritu dute.

 

Aurten ikusi dituzten standak hauek izan dira:

Esperimenta ezazu Kimika, Energia Berriztagarriak, Biosistemak, Itsasoaren eta Ozeanoaren Bilakaerak, Ingenieritza Biomekanikoa, Robotika, Fisioterapia eta Fisiologia, Elektronika Aplikatua eta Formula Student.


Argazki gehiago, laster, Argazki Galerian.

 

14-15 Ikasturterako Agenda 21eko Dekalogoa

Aurten ere, “Elikadura Jasangarria” izango da landuko dugun gaia. 2013-2014 ikasturtean, ondo jateak duen garrantziaz jabetu ginen, egunero bost jatordu egin behar ditugula, baina ba al dakigu zer jaten ari garen? Ba al dakigu osasungarri eta jasangarri jatearen desberdintasuna? Garaian garaiko elikagaiak jaten al ditugu? Nondik datoz jaten ditugun elikagaiak? Aurten Anaitasuna BHI Ikastolak, gaia ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dugu.

Informazio gehiago, HEMEN klikatuz.


 

Anaitasuna BHIko Ikasleak Greban LOMCEren Aurka

 

 

 

3. eta 4. mailako ikasleak bi egunetako greba egin dute LOMCEren aurka.

1. eta 2. Mailako Ikasleak Alex Txikonen Diaporaman

 


 

Astelehenean, urriak 13, gure 1. eta 2. mailako ikasleak Ermuko Antzokian Alex Txikonen Diaporama izan zuten.

Bertan Alexek bere Kanchenjungarako bidaia eta bertako istorioak azaldu zizkien bertaratutakoei.


Familientzat Einika Erabilpen Gida

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

Familientzako Einikako eskuliburu osoa nahi izanez gero, KLIKATU HEMEN

Ikasturte Hasierako Guraso Bilerak

Ikasturte hasierako guraso bilerak hurrengo egun eta orduetan izango dira:

  • 1. DBH: Osteguna, urriak 2, arratsaldeko 17:00tan.
  • 2. DBH: Osteguna, urriak 2, arratsaldeko 17:30tan.
  • 3. DBH: Astelehena, urriak 6, arratsaldeko 17:00tan.
  • 4. DBH: Astelehena, urriak 6, arratsaldeko 17:00tan.

Bilera guztiak Liburutegian burutuko dira.

14-15 Ikasturterako Liburu Zerrenda

Komunikazio Kanpaina Ikusgarrienari Aipamena

Anaitasuna BHIk 2013-2014 ikasturtean komunikazio kanpaina ikusgarrienari aipamen berezia lortu du GAP (Global Action Plan) programan.

Zorionak guztioi!!!

 

Zorionak 9 gazte hauei!

Institutuko neska-mutil hauek euskarako B2 maila (maila aurreratua) lortu dute Hizkuntza Eskola Ofizialean.

Zorionak azterketa prestatu, aurkeztu eta froga guztiak gainditu dituzten gazte hauei.

Eta animoak bidean geratu, baina hurrengoan ere ahalegindu eta lortuko dutenei!

Greenweek 2014

GreenWeek 2014

Duela hilabete batzuk Aktibatu+ eskola programak GreenWeek jardunaldian parte-hartzeko eskakizuna egin genuen. Europa mailako ekimen honetan parte hartzeko onartu gaituzte. 

Greenweek Bruselan egingo den jardunaldia da ingurumenaren egunean (ekainaren 5a). Bruselan beraz, jardunaldi nagusia egingo da eta Europa osoan zehar sateliteak diren ekimenak egingo dira herrialde desberdinetan. Aurtengo gaia ekonomia zirkularra da eta gure kasuan erosketa eta hondakinak lantzen ari garenez Aktibatu + satelite ekimen hauetako bat izango da. 

Ondorengo estekan informazioa daukazue eskuragarri:  http://www.greenweek2014.eu/

Satelite ekimen honetan Aktibatu + ekimenaren barnean egin dituzuen ekintza desberdinak ezagutarazteko erakusketa bat antolatzea pentsatu dugu.

 

Agenda 21. Ikasle eta Udal Teknikarien Arteko Bilera

Agenda 21 ko arduradunek, APIRILAK 3an Lobianon ospatu zen IKASLE ETA UDAL TEKNIKARIEN ARTEKO BILERETAN parte hartu zuten.

 

Bertan, Udaleko teknikariek, Ermuan Elikadura jasangarria bultzatzeko egiten den lana azalduko zuten eta ikasleek, herriko diagnostikoan egindakoaren inguruan galdetzeko aukera izan zuten. Informazio osoa HEMEN.

 

Iritsi da eguna!

Halako batean, iritsi da eguna eta laugarrenekoak badoaz Lanzarotera! Zenbat tortilla, batzar, lan, burukomin… baina, badakizue tempus… eta iritsi da eguna.

 

Ez dute aitortuko, baina ziur gaude faltan botako gaituztela, guk bai, behintzat, beraiek!

Beno, aide, ondo ibili eta, batez ere, indarberrituta etorri. Besarkada bana.


 

Ermuko Infantilek 3.postua eskuratu dute Euskadiko Kros Txapelketan

Ermuko infantilek, 2.mailako Iraia Bengoetxea eta 1.mailako Zaloa Perez eta Olatz Yarza tartean direlarik, 3.postua eskuratu dute Euskadiko Kros Txapelketan.

 

Postu hau lortu dutela aprobetxatuz, ikaskideek 15 galdera lotsagabeak egin dizkiote. Erantzunak ikusi nahi???

Klikatu HEMEN.

 

Zorionak hiruroi!!!

Martxoaren 8a, Emakumearen Eguna

Martxoaren 10ean ospatu dugu aurten Emakumearen eguna. Astelehenean, goizean goiz, ateak irekitzean, 4. DBHko neskek lazo moreak jarri zizkiguten emakumezko guztioi eta egun osoan erabili genituen soinean.

Horretaz gain, tutoretza orduetan zenbait bideo ikusi ditugu berdintasuna lantzeko, esaterako, “Oppressed majority”, non gizon baten komeriak kontatzen diren gizarte feminista batean; eta Kike Amunarrizen saio zatitxo bat “Euskara sexista al da?” deritzona, non egoera bat jarri eta kaleko jendeari konpontzeko eskatzen zaion. Dena ez da serioa ere izan: kantatu ere egin ditugu Uxue Alberdiren bertso hauek: “Konplize ditut eta maite ditut denak”.

Entzun nahi? Bada… sartu, sartu hemen:


)

Ermuko Udalaren eskaintzak ikusteko klikatu HEMEN

3. DBHko Irakurle Gazteak

Gazteek ez dute irakurtzen” behin eta berriz entzun eta irakurriko duzue baieztapen hori. Baina ez da beti egia, gure Institutuan badira asko irakurtzen duten gazteak, eta horregatik aipatu egin nahi ditut; izan ere, otsailaren erdialdean egon eta dagoeneko euskaraz idatzitako bost liburu irakurri dituzten 15 urteko gazteek merezi dute goraipamena, ezta? Gazte hauek kurtsoa amaitu aurretik, gutxienez, zazpi liburu irakurriko dituzte euskaraz eta horietako hiru 400 orritik gorakoak.

ZORIONAK, beraz, ikasle liburujale hauei: Julene, Garazi, Miren, Leire, Itsaso, Ainhoa eta Jeanne, irakurtzen dutelako.

Ea datozen 100 urtetan berdin jarraitzen duten!

Osorik irakurtzeko, klikatu HEMEN

Pasatutakoak

2017/09/23
Al As Az Og Or Lr Ig
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
2017/09/23 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

 

Google Apps Hezkuntza

eInika

 

Moodle

Jangelako Menua

 

 

Iradokizunak

 

 

 

© Anaitasuna Ikastola BHI
Telefonoa: 943254525 | Fax: 943254529 | 015086aa@hezkuntza.net